Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 2016ko azaroaren 22an onartu zuen Soraluzeko Hiri Antolaketarako Plan Orokorra.
Hiri Antolaketarako Plan berriak hurrengo urteetarako hirigintza arloko erronkak zehazten ditu.
Behin Plan Orokorra onartuta, hurrengo urteetan planean jasotako herriko eremu bakoitzarentzako berrurbanizazio planak prestatu behar dira.
Eremu horietako bat, Udala garatzen ari den lehendabizikoa, "Olaldea" izeneko eremua da.
Olaldeko plan bereziaren ezaugarriak
- Eremua erabat aldatuz berritzea, lehendik zituen erabilerak ordeztuz eta bizitegi-erabilera emanez.
- Ibaiertzean, espazio libre garrantzitsu bat sortzea, eguzkialdiari begira ezin hobeto kokatuta baitago.
- Garajeetarako eraikineko sotoko solairuak perimetroko espazio librera zabaltzea, ahal den neurrian erabilera publikoko aparkalekuen zuzkidura garrantzitsu bat lortzeko.
- Santa Ana kalearen mailako oinezkoentzako gunea 25 zenbakiaren parean Estaziñokoarekin lotzea, bi puntu horien arteko irisgarritasuna sustatzeko bitarteko mekanikoak instalatzea ere barnean hartuta.
- Olaldea eremuak, hirigunearen erdigunean kokatuta dagoenak eta gizarte-bereizketako arriskuak saihestuz, babes publikoko etxebizitzei lotutako gutxieneko zuzkidura globala hartzen du, Cañones eremuko (1.680 m2 (t) BOE eta 1.680 m2 (t) ETen jarduketa integratuari dagokiona barne, koiunturari erreparatuta izaera orokorrarekin planteatutako irizpide eta helburuei eta Planaren bideragarritasun-baldintzei behar bezala erantzunez, nahitaezko baimenaren arabera.
Udaleko Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman zion joan den astelehenean Plan Bereziari, zeina jendaurrean ikusgai jarriko den orain 45 egunez, behin betiko onarpena eman aurretik.