Bakeari eta elkarbizitzari buruzko solasaldia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko mai. 14a, 08:10

Paul Rios, bakegintza eta bizikidetza gaietan aditua.

Soraluzeko Udaleko Bizikidetza Mahaiak herritarrei zuzendutako bakeari eta elkarrizketaren garrantziari buruzko solasaldia antolatu du astearterako Paul Riosen gidaritzapean.

Soraluzeko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek hilabeteak daramatzate bakegintzaz eta bizikidetzaz berbetan, helburu horrekin eratu zen Udaleko Bizikitza Mahaiaren baitan.

Berbetagai dituzten gaiak herritarrekin konpartitze aldera, solasaldia antolatu dute astearte honetarako, maiatzak 15, arratsaldeko 7etan, Antzokian.

Saioaren lehendabiziko zatian Xuban Intxausti zuzendariaren "In dialogue" dokumentala proiektatuko da eta, ostean, solasaldia egingo da bakegintza eta bizikidetza gaietan aditua den Paul Riosek gidatuta.

Izenburua: In dialogue.

Zuzendaria: Xuban Intxausti.

Urtea: 2016.

Iraupena: 68'

Hizkuntza: Ingelera, gaztelaniazko azpitituluekin.

Sinopsia: Sira Abenoza filosofoak mahai baten inguruan bildu ditu IRAko eta talde paramilitar unionistetako kide ohiak, soldadu britaniar ohi bat eta polizia ohi bat. Elkarrekin, elkarrizketa-ariketa batean murgiltzen dira. Protagonisten hitzetan, "ezezagunerantz egindako bidea da" eta aldi berean " bakea eraikitzeko modu bakarra da".