Asteburuan trafiko aldaketak herrigunean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko mai. 11a, 16:12

"Klik eguna" dela eta, gaur arratsaldeko 6etatik aurrera herrigunea itxita egongo da ibilgailuentzat; garajeetarako sarrera-irteerak Ezozibidetik egin beharko dira asteburuan.

Larunbat honetarako, maiatzak 12, "Klik eguna" antolatu du Soraluzeko Gure Esku Dago taldeak.

Udaltzaingoak jakinarazi du hori dela eta hainbat aldaketa egin direla herriguneko trafikoan.

  • Herrigunea itxi egingo da ostiralean, arratsaldeko 6etatik aurrera.
  • Zubi Nagusian ezin izango da aparkatu ostiralean, arratsaldeko 6etatik aurrera.
  • Ezozibidea zabaldu egingo da aldi baterako, Gabolats eta Baltegieta kaleetako garajeetara sartzeko.
  • Astelehenetik aurrera garajeetarako sarrera-irteerak berriz ere Zubi Nagusitik egin beharko dira.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.