Baltegieta kaleko aparkalekuen antolaketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko api. 27a, 08:21

Bertako bizilagunek hala eskatuta, hainbat lan burutu ditu Udalak Baltegieta kalean; ibilgailuek atari pareetan ez aparkatzea eta oinezkoen segurtasuna bermatzea dira lanon helburuak.

Aste honetan, bertako bizilagunen eskariz, zenbait lan burutu dituzte udal brigadako langileek Baltegieta kalean.

Lanak aipatutako kaleko 22 eta 26 zenbakidun eraikinen aurrealdean egin dira, atari parean hainbat pibote ipinita.

Lanen helburua kale zati horretan oinezkoak modu seguruan ibiltzea da, bai eta atarien aurrealdean kotxeak aparka dezaten galeraztea ere.

Halaber, aparkalekuak markatu dira, ibilgailuak non aparkatu daitezkeen zehazteko eta pasealekuko lorontziak mugitu dira, gaizki aparkatzen diren ibilgailue garajeetarako sarrera oztopatu ez dezaten.