Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko api. 20a, 09:16
Bergarako IAT/ITV zentroko teknikariek datorren astelehenean, goizeko 9etan, egingo dute udalerriko nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa, Ezoziko futbol zelaian.

Bergarako IAT/ITV zentroa kudeatzen duen Ita Asua enpresako teknikariek apirilaren 23tik 26ra burutuko dituzte eskualdeko nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak.

Soraluzen apirilaren 23an, astelehena, izango dira teknikariak, goizeko 9etan, Ezoziko Futbol Zelaian.

Eskualdeko gainontzeko herrietako bisita-egunak ondorengoak dira:

 

EGUNA

ORDUA

HERRIA

TOKIA

Apirilak 23

09:00

Soraluze

Ezozia

Apirilak 23

11:00

Eibar

Greyhound

Apirilak 23

13:00

Mendaro

Li-Li parean

Apirilak 25

09:00

Elgoibar

Mintxetako aparkalekua

Apirilak 25

12:00

Elgeta

Pagatza industrialdea

Apirilak 26

12:00

Mutriku

Citroen-en ondoan