Taupada antzerki taldeak Ioneskoren "Ikasgaia" antzezlana eskainiko du datorren larunbatean Soraluzen, Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako emanaldian.
Elgoibarko Taupada Antzerki Taldeak 40 urte bete ditu aurten eta "Ikasgaia" antzezlana ekoiztu dute urteurrena ospatzeko.
"Ikasgaia" antzezlana Eugene Ionesko (Stalina 1912-Paris 1994) errumaniar jatorriko frantsez antzerkigile eta idazleak idatzitakoa da eta Angel Ugarteburuk itzuli du.
Sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira leihatilan, 3 euroan.
Egilea: Eugene Ionesko.
Itzulpena: Angel Ugarteburu.
Antzezleak: Sara Iriondo eta Jon Olivares.
Zuzendaria: Edurne Lasa.
Sinopsia: Ioneskoren Ikasgaia maisuaren eta ikaslearen arteko harremanetan presente dagoen izpiritu menperatzeailearen karikatura da.