Jubilatuen etxeko ileapaindegia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko api. 18a, 08:20

Soraluzeko Udalak inbertsio berriak egin ditu Jubilatuen Etxeko ileapaindegian; dagoeneko 21.529 euro dira udalak legegintzaldia hasi zenetik jubilatuen etxea hobetzeko erabili dituenak.

Soraluzeko Udalak hainbat hobekuntza-lan burutu ditu azken asteotan Itxaropena Jubilatuen Etxeko ileapaindegi-zerbitzuan, legegintzaldi honetan zehar egin izan dituen beste lan batzuei jarraipena emanez.

Oraingo honetan ileapaindegian egin dira lanak, altzariak berriztuz (6.289 €), termo berri eta eraginkorragoa jarriz (1.066,94 €) eta hainbat zati margotuz (290 €).

Honenbestez, legintzaldi honetan zehar 21.529 euroko inbertsioak egin ditu guztira Udalak jubilatuen elkarteko instalazioak hobetzeko helburuarekin.

  • Sukaldea berriztu: 4.700 euro.
  • Taberna margotu: 2.057 euro.
  • Barrualdea margotu: 3.003 euro.
  • Tabernako kamara ftigorifikoa aldatu: 1.003 euro.
  • Tabernan haizegailuak jarri: 600 euro.
  • Aterki zorroentzako makina jarri: 495 euro.
  • Desfibriladore berria jarri: 2.026 euro.