Boxeo gau itzela larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko api. 10a, 09:00

Boxeo gau berezia antolatu du Neskabox Kirol Elkarteak larunbat honetan arratsaldeko 8etatik aurrera Arane kiroldegian; Ixa Rodriguezek debuta egingo du boxeolari profesional modura.

Boxeo gaua antolatu da datorren apirilaren 14rako, larunbata, 20:00etan, Soraluzeko Arane Kiroldegian, Soraluzeko eta Bilboko boxeolarien parte hartzearekin.

Bertan Soraluzeko lau boxeolarik hartuko dute parte. Ixa Rodriguezek debuta egingo du boxeolari profesional modura eta haren ikasle Ousama Hinak, Adur Odriozolak eta Julen Gallastegik amateur modura. 

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 15 euroan aurrez erosita eta 18 euroan txarteldegian bertan eskuratuta.

Soraluzeko Udaleko Kirol Batzordeak 1.000 euroko diru-ekarpena egin dio larunbateko ekitaldiari.

Argazkia: plaentxia.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.