Azken urteetako negurik gogorrena izan dugu aurtengoa, ohikoak izan direlarik eguraldi euritsua eta elur egunak.
Soraluzeko Udalak eta DEBEMENek (Debabarreneko Landa Garapeneko Elkartea) duten hitzarmenari esker udalerriko kaleak garbitzen dituen elurra kentzeko makinak lan handia egin behar izan du aurtengo neguan.
Guztira 9 egunetan aritu da elurra kentzeko makina landa guneko errepideak zein herriko kaleak garbitzen aurtengo neguan, abenduaren 1, 2 eta 3an; otsailaren 2, 7, 8, 9 eta 28an; eta martxoaren 20an. Beharginek 73 ordu eman dituzte zeregin horretan.
Bestalde, otsailean, Irure, Ezozia, San Andres eta Txurrukako landa guneko errepideetako bide bazter edo kunetak ere garbitu ziren, lanok 255 orduko lan jarduna suposatu zutelarik.