Klima aldaketaren aurkako itzalaldia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko mar. 23a, 15:33

Mundu mailako "Planetaren ordua" ekimenarekin bat eginez, eta aurreko urteetan egin den moduan, Zubi Nagusiko argiak ordu betez itzaliko dira larunbat honetan, gaueko 8:30etik 9:30era.

Azken urteetan bezala, aurten ere, WWF erakundeak bultzaturiko "Planetaren ordua" ekimenarekin bat egin du Soraluzeko Udalak.

Ondorioz, larunbat honetan, martxoak 24, ordu betez itzaliko ditu Zubi Nagusiko argiak, gaueko 8:30etik 9:30era hain zuzen ere.

Planetaren ordua” klima aldaketaren aurka mundu mailan egiten den ekimena da eta etxebizitza, eraikin, monumentu nahiz beste guneetan itzalaldiak bultzatzen ditu ingurumenarekiko konpromisoa eta biodibertsitatearen aldeko neurriak hartu behar direla aldarrikatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.