Herrian kirolaren praktika sustatzeko helburuz duela hilabete inguru hainbat eragilek abian jarri duten "Soraluze, mugituz!" ekimenaren barruan, frontenis txapelketa mistoa antolatu da larunbat honetarako.
Txapelketaren lehendabiziko edizio honetan 15 bikote arituko dira lehian, goizeko 10etatik aurrera Arane kiroldegian jokatuko diren partidetan.
Txapelketak bi fase izango ditu, goizean, 9:00etatik 15:15ak bitartean, sailkapen fasea jokatu da eta, arratsaldean,5etatik aurrera, finalak jokatuko dira.
Sariak: 1. sailkatua: Txapela, garaikurra eta oparia. 2. sailkatua: Garaikurra eta oparia.
Soraluzeko Udaleko Kirol Batzordeak 500 euroko diru-ekarpena egin dio txapelketari.
Taldeen osaera, ordutegiak eta arautegia HEMEN kontsulta daitezke.