Soraluzeko Udalak geldialdi kardiorrespiratorioei aurre egiteko desfibriladore berria erosi du, 2.026 euroko kostuarekin, "Itxaropena" jubilatuen elkartean jartzeko asmoarekin.
Desfibriladore berri honekin 6 dira gaur egun udalerrian dauden era honetako aparatuak: futbol zelaia, zaharren egoitza, kiroldegia, eguneko zentroa, udaltzaingoa eta jubilatuen elkartea.
Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Inmigrazioaren Batzordeko lehendakariaren esanetan, aparatu hauen instalazioaren helburua herria geldialdi kardiorrespiratorioei aurre egiteko prestatzea da, horrelako ezbeharrak gertatzen direnean modu azkar eta eraginkorrean erantzun ahal izateko. Azterketek diotenez, geldialdia gertatu eta hurrengo bost minutuetan gaixoa hartatuz gero, biziraupen aukerak %70 arte handitzen dira.
Bihotz biriketako erreanimazio teknika erraza da eta nahikoa dira 10 minutu nola egin ikasteko.
Udala hainbat ikastaro eskaintzen ari da azken asteetan herriko eragile ezberdinei, horretarako aurten erosi dituen 2 manikiak eta desfibriladore simulagailua erabiliz.
Hiru dira orain artean burutu diren ikastaroak (udaleko langileei, merkatarie eta Soraluze Futbol Taldeko kideei). Apirilean, aldiz, "Itxaropena" jubilatuen elkarteko kideek jasoko dute ikastaroa.
Ikastaroak anbulategiko mediku diren Lourdes Letonak eta Ana Zubiaurrek eskaintzen dituzte, modu boluntarioan, SOS Deiak eta Udaltzaingoko kideen laguntzarekin.