Pandemonium raid solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko mar. 9a, 08:04

Marokora eskola eta medikuntza materiala eramatea helburu moduan duen Pandemonium Raid-a Soraluzetik igaroko da gaur; Udalak diruz lagundu du ekimena.

Pandemonium Raid izeneko elkartasun rallya Soraluzetik igaroko da gaur, goizeko 9:30ak eta 10:00ak bitartean, Eibartik irten ondoren, Marokoko basamortura abiatu aurretik.

Rally honetan Fernando García soraluzetarrak hartuko du parte.

Soraluzeko Udalak 500 euroko laguntza bideratu du bitartekorik ez duten haurrei zapatak, erropa eta jatekoa eramatea helburu moduan duen ekimen honetarako.

Raid-ak zazpigarren urtea betetzen du aurten eta Euskal Herritik abiatuko diren 15 ibilgailuak Eibarren hartuko dute irteera.

Informazio gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.