Arratoien aurkako kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko mar. 5a, 08:56

Egun hauetan ari dira Anticimex enpresako beharginak udalaren enkarguz urtero hiru hilean behin egiten dituzten arratoi-garbiketa lanak burutzen; herriko estolderia-sarean jartzen da pozoia eta txakur zein katuek jan ez dezaten prestatuta dago.

Urtero bezala, Soraluzeko Udalak ekin dio aurtengoan ere arratoien aurkako kanpainari.

Kanpaina hiru hilean behin burutzen da, herriko gune desberdinetan pozoia ipiniz.

Halaber, gune konkreturen batean arratoien presentzia somatzen bada, puntualki desratizazio protokoak aktibatzen dira aipatu guneetan.

Pozoiak elementu uxagarri (repelente) bat du txakur eta katuek jan ez dezaten eta herriko estolderia-sarean jartzen da.

ANTICIMEX enpresa arduratzen da arratoien aurkako kanpainak aurrera eramateaz eta 2.540,91 euroko kostua dute, BEZ-a barne.