Urbanizazio lanak direla eta, Gabolatseko zubia itxita egongo da ibilgailuentzako datorren astelehen eta asteartean, goizeko 8:30etik arratsaldeko 18:30ak bitartean; itxierak aldaketak eragingo ditu garajeen erabileran.
Gabolats kaleko urbanizazio lanak direla eta, astelehenean zein asteartean, martxoak 5 eta martxoak 6, hain zuzen ere, ibilgailuak ezin izango dute Gabolatseko zubia erabili goizeko 8:30etatik arratsaldeko 18:30era.
Zubiaren itxierak hainbat aldaketa eragingo ditu bertako garajeetarako sartu-irtenetan:
Baltegieta kaleko garajeetara ezin izango dira ibilgailuak sartu.
Gabolats kaleko garajeetarako sarrera-irteerak Zubi Nagusitik egingo dira.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.