Martxoaren 8aren inguruko ekintzak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko mar. 2a, 08:35

Soraluzeko Udalak eta herriko hainbat gizarte erakundek ekintzaz betetako egitaraua osatu dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

Urtero moduan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da martxoaren 8an.

Eta, urtero moduan, Udalak, Korner Morea Kolektiboak eta Soraluzeko Emakumeen Topaguneak ekintza ugari antolatu dituzte egun horren bueltan.

Hauxe da egitaraua:

Larunbata, martxoak 3

  • Helduentzako antzerkia. “Pareja abierta” eta “La mujer sola” (Dario Fo) antzezlanak taularatuko ditu La Novena Antzerki Taldeak(Ikasten). Arratsaldeko 8etan, Antzokian. Sarrera: 3 euro.

Osteguna, martxoak

  • Elkarretaratzea, eguerdiko 12etan, Plaza Berrian.
  • Pintxopote aldarrikatzailea (1€), arratsaldeko 7etatik aurrera, Plaza Berrian.
  • “Mujeres del siglo XX” filmaren proiekzioa (Mike Mills - 2016). Gaueko 9etan, Antzokian. Sarrera: 1 €

Ostirala, martxoak 9

  • Helduentzako antzerkia. “Inundación” ( Histeria Kolektiboa Antzerki Taldea). Gaueko 10:15ean, Antzokian. Sarrera: 3€

Larunbata, martxoak 10

  • III. Kuleroak Buruan Nazioarteko Eguna. Poteoa (13:00) eta Bertso bazkaria (15:00), Gaztelupe tabernan.

Martxoaren 8an pankarta zintzilikatuko da udaletxeko balkoian, ondorengo leloarekin:

Martxoak 8, Emakumeen Naziarteko Eguna.

Anitzak, bizik, askeak eta berdinak!

Udalak dei egiten die herritarrei antolatu diren ekintzetan modu aktiboan parte har dezaten.