Udalbatzarrak Zibismoaren Ordenantza onartu zuen iaz, 2017ko maiatzaren 10ean egindako batzarrean.
Ordenantzaren helburuak herritarrek bide publikoan duten jokabidea eta bideen txukuntasuna zaintzea dira.
Ordenantzan jasotzen direnak betetzeko eta betearazteko Udala egiten ari den lanen artean daude egun hauetan Sagarrerreka auzoaren sarreran dauden grafiti eta kartelak kentzekoak, astea bertako hormak garbitzen eman dutelarik brigadako langileak.
Bide batez, bertako espaloiak presio bidezko garbigailuarekin garbitzeko lanak ere burutu dira.
Udalak herria txukun mantentzea guztion lana dela gogorazten die herritarrei.
Hauxe da Zibismoaren Ordenantzak gai honi buruz dioena:
41. artikulua. Pintadak eta graffitiak.
- Debekaturik daude pintadak egitea bide publikoan, eraikin publiko edo pribatuetako fatxadetan, hiri altzarietan, zuhaitzetan, estatuetan, monumentuetan eta, oro har, herriko paisaiaren edozein osagaitan.
- Graffitiak eta marradurak ere debekaturik daude aurreko atalean adierazitako azaletan.
- Salbuespen dira orube hesi, obra itxi tura, tarteko horma eta antzekoetan pintaturiko muralak, aurretik udal baimena lortu eta baimeneko baldintzak betez gero.
- Eraikin publiko batek edo hiri altzariren batek pintadak, kartelak, kristal marrak, kartel itsatsiak edo kaleta sortzen dion beste ezein elementu badu, Udalak enpresa edo pertsona arduradunari garbitzeko eta egokitzeko lanen faktura ordaintzeko eska diezaioke, baita arauzko isunak ezarri ere.