Soraluze eta Bergara lotzen dituen bidegorria erabat itxita egongo da gaurtik ostiralera, goizeko 8etatik arratsaldeko 17:30era, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz garbiketa-lanak egin behar dituztelako bertan.
I04 009F Soraluze-Bergara bidegorria itxi egingo da astelehenetik ostiral arratsaldera arte, garbiketa lanak egin behar direla-eta.
Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoenez erabiltzaileentzat, bidegorria erabat itxiko da otsailaren 19, 20, 21, 22 eta 23an, 08:00etatik 17:30era.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.