Bide-bazterrak garbitzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko ots. 15a, 08:25

Udaleko Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordearen ekimenez, herriko auzobideetako bazterrak garbitzen ari dira egunotan Debabarreneko langileak; euriteek lur-jausi ugari eragin dituzte aurten.

Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak garbitzeari ekin dio Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.

Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak egiten ari diren lanok Irure auzoan hasi dira eta Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraituko dute.

Lan hauek oso garrantzitsuak izaten dira beti errepideak behar den moduan mantentzeko eta zer esanik ez aurten, eguraldi nahasiagatik lur-jausi ugari izan baita errepideetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.