Pilak biltzeko edukiontzi berriak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko ots. 12a, 08:42

Udalak pilak biltzeko edukiontzik jarri ditu herriko hainbat tokitan, eta pilak behar den moduan birziklatzeko deia egin die herritarrei, pilek ingurumenarentzat oso kutsagarriak diren osagaiak dituztelako.

Abenduan Debabarreneko Mankomunitateak eta Soraluzeko Udalak hondakinak batzeko sistema berriari buruzko informazioa emateko antolatu zuten hitzaldian hainbat herritarrek pilak biltzeko edukiontziak jartzea eskatu zuten.

Eskaera horri erantzunez, eta pilen bilketa errazteko asmoarekin, edukiontzi gorriak jarri dira herriko gune desberdinetan.

Pilen edukiontziak hurrengo kaleetako edukiontzi-guneetan aurki daitezke:

  • Alejandro Calonge
  • Atxuri
  • Baltegieta
  • Errabal, zubi nagusia
  • Errekaldea
  • Estaziñoa
  • Etxaburueta
  • Ezozibidea
  • Gabolats
  • Gipuzkoako etorbidea
  • Loralde
  • Olea
  • Sagarrerreka
  • Santa Ana
  • Txurruken

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.