Ohiturari jarraituz, eta azken urteetako moduko egitarauarekin, ostiral, larunbat eta asteartean ospatuko dituzte soraluzetarrek aurtengoan ere aratoste jaiak.
Hauxe da jaiok antolatzen jardun duen lan-taldeak aurtengorako prestatu duen egitaraua:
OTSAILAK 9, OSTIRALA (Euskal Aratosteak)
14:30ean, argazki-maratoia, ikastetxean.
15:15ean, Kalejira, herrigunean.
16:00etan, Dantza-ikuskizuna, kiroldegian.
16:45ean, Txokolate-jana, kiroldegian.
17:30ean, Dantzaldia, “Obaneuke” taldearekin, karpan.
18:30ean, aratoste-dantzak Urrats Dantza Taldearen eskutik, herrigunean.
(*) Euria balitz, kalejira suspenditu eta dantza-ikuskizuna ikastetxean egingo litzateke.
OTSAILAK 10, LARUNBATA (Aratosteetako zapatua)
12:00etan, Photocallaren irekiera.
12:00etan, “Baralde” txaranga, herrigunean.
18:00etan, Dantzaldia, “Lisker” taldearekin, karpan.
OTSAILAK 13, ASTEARTEA (Aratosteetako martitzena)
17:30ean, Dantza-erakustaldia, kiroldegian.
18:00etan, Soraluzeko gaiteroak eta buruhandiak, herrigunean.
18:15ean, Dantzaldia, “Joselu Anaiak” taldearekin, karpan.
20:00etan, Mozorro lehiaketako sari-banaketa, karpan.