“Gazteak Hegoaren bila” sentsibilizaziorako joko-lehiaketa bat da, medicusmundi arabak, bizkaiak eta gipuzkoak antolatua eta Euskadin lan egiten, ikasten edo bizilekua duten 19 eta 30 urte arteko gazteei zuzendua.
2018 urtean, helburu bikoitza duen lehiaketa honen 6. ekitaldia egingo da: helburu horietako bat da gazteen ezagutza eta interesa areagotzea Hegoaldeko herrialdeetako errealitatearen inguruan, oinarrizko ideiatzat hartuta mundu globalizatu batean gaudela eta, halako mundu batean, planetako toki batean eta bestean bizitzen diren arazoak eta egoerak gero eta elkar lotuagoak daudela.
Beste helburua da parte-hartzaileen taldekako lankidetza, gogoeta eta sortze-lana sustatzea. Azken batean, egiazko eraldaketaren eta mundu bidezkoago baten aldeko borrokan duten konpromisoa bultzatzea da helburua.
Parte-hartzaileak:
1988tik 1999ra bitartean (biak barne) jaiotako pertsonek parte har dezakete. Ezinbestekoa izango da EAEn bizitzea, ikastea edo lan egitea..
Parte hartzeko, lau kideko taldeak eratu beharko dituzte.
Gaia:
“Gazteak Hegoaren Bila” lehiaketaren seigarren ekitaldia, proiektu honen barruan dago kokatuta: OSASUN PUBLIKO ETA UNIBERTSALAREN ALDE.
Proiektu honetan, osasun-sistemarako sarbide- desberdinkeriez eta pribatizazio saiakerez ohartaraziko digun tresna jarriko da martxan. Hainbat eragileren arteko elkarlanari esker garatuko da eta osasun sistema publiko hur-hurretik aztertu eta ezagutza kritikoa sustatuko du.
Era berean, gazteentzako lehiaketa bat antolatu dugu. Parte- hartzaileek hainbat proba gainditu beharko dituzte, non gogoeta egingo baitute gaur egungo gizarte- eta ekonomi- sistema hegemonikoak osasun- sarbideari dakarzkion kalteez. Lehiakideek herri pobretuen zein gizarte- bidegabekeriak eta desberdinkeriak jasaten dituztenen errealitatea ezagutzeko aukera izango dute.
Parte- hartzaileek lehiaketaren gaiari lotutako galderak erantzun beharko dituzte: “Zer rol izan behar dute erakunde publikoek osasun- sistemak indartze aldera?”, “Osasun- sistemarako sarbidean parekidetasun eza al dago?”.
Izan ere, Gaztea Hegoaren Bilak gazteak osasun-parekidetasunaren alde mobilizatzea helburua dauka, betiere mundu- bizikidetza bermatzen duelarik.
Iraupena:
Izena emateko epea 2018ko urtarrilaren 15tik otsailaren 26ra bitartean egongo da irekita.
Lehen hiru probak 2018ko martxoaren 5ean, martxoaren 19an, eta apirilaren 2an argitaratuko dira, hurrenez hurren. Azken proba, laugarrena, apirilaren 21ean egingo da, Donostian. Egun berean, sarien banaketarako ekitaldia egingo da.
Une horretatik aurrera, medicusmundik bi talde irabazleekin eta Erdialdeko Amerikako eta Estatuko antolakundeekin adostuko ditu bidaiak egiteko datak, betiere 2018. urtean.
Balioztapena:
Epaimahai independente batek egingo ditu lehen hiru proben ebaluazioak. Horretarako, taula bat osatu beharko dute, bidalitako lanen zenbait alderdi puntuatzeko. Edukia, originaltasuna, parte-hartze maila eta erabiliriko materialak balioztatuko dira, besteak beste.
Laugarren probak ez du punturik emango, baina nahitaezkoa izango da, eta gutxienez talde bakoitzeko bi kidek parte hartu beharko dute.
Sariak:
SARI nagusiak bi izango dira:
- Lehen saria izango da Erdialdeko Amerikara 10 eta 15 egun bitarteko bidaia bat egitea, herrialdeko errealitatea nahiz medicusmundik han aurrera eramaten duen lankidetza-lana hurbiletik ezagutzeko. Bidaia horren datak medicusmundi eta partehartzaileen artean zehaztuko dira, baina 2018an betiere.
- Bigarren saria diru-laguntza bat izango da, taldeak bidaia bat antolatu eta egiteko estatuaren barruan edo alboko herrialde batean, elkartasunarekin eta/edo lankidetzarekin zerikusia duen esperientzia bat ezagutzeko helburuz.
Horrez gain, sorpresak egongo dira parte hartzen duten talde guztientzat azken jaiaren egunean.
Informazio gehiago HEMEN.