Inbertsio berriak udal kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018ko urt. 31a, 08:05

Soraluzeko Udalak inbertsio ezberdinak egin ditu urte hasieran Arane Udal Kiroldegian, herritarren eskura kirol instalazio egokiak jartzeko helburuarekin; 22.811,27 euro erabili dira hobekuntza-lanak egin eta materiala erosteko.

Aurreko urtean hasitako hobekuntza-lanei jarraipena emanez, 2018. urtean ere hainbat inbertsio daude aurreikusita Udal Kiroldegian, instalazioak berritzeko zein bertan burutzen diren kirol-jardueretarako material ezberdina erosteko.  

Hauek izan dira Tokiko Gobernu Batzarraren azken bileran onartutako aurrekontuak:

  • "Gesmay" enpresaren aurrekontua, 5.503,08 euroko zenbatekoz, BEZa barne, kiroldegirako sarbide kontrol-sistema berria (Argazkian) erosteko. 
  • "Bexen Cardio" enpresaren aurrekontua, 482,79 euroko zenbatekoz, BEZa barne, kiroldegiko desfibriladorearentzat bitrina bat eta partxe berriak erosteko.
  • "Dinamica ballet" enpresaren aurrekontua, 1.003,76 euroko zenbatekoz, BEZa barne, kiroldegiko haurrentzako dantza-saioetarako barrak erosteko.
  • "Galvan sport" enpresaren aurrekontua, 2.331,11 euroko zenbatekoz, BEZa barne, kiroldegiko igerilekurako kirol-material ezberdina erosteko
  • "Tarte" enpresaren aurrekontua, 13.490,53 euroko zenbatekoz, BEZa barne, kiroldegiko galdara-gelan egun dauden hutsuneak konpontzeko beharrezkoak diren lanak egiteko.

Beraz, guztira; 22.811,27 euroko inbertsioak burutuko dira hurrengo asteetan kiroldegiko instalazio ezsberdinak zaharberritzen.

Udal Gobernuaren helburua kiroldegia ahalik eta txukunen eta egokien mantentzea da, herritarrek kirol azpiegitura egokiak izan ditzaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.