Iaz egin zuen moduan, aurtengo Gabonetan ere jostailu eta liburuak %30eko deskontuarekin erosteko baleak oparitu ditu Udalak seme-alabak dituzten familien artean.
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak sustatzen duen ekimena abenduaren 7tik urtarrilaren 7ra bitartean burutu da eta harrera oso ona izan du herritarren artean, guztira 165 erosketa egin direlarik deskontu-baleak erabilita.
Baleen % 60 jostailuak erosteko erabili da, % 30 liburuak erosteko eta % 10 diskoak erosteko.
Orotara 827 euro erabili ditu Udalak Iratxo, Arzelus eta Estankoa establezimenduekin elkarlanean burutu den kanpaina honetan deskontuak egiten.
Ekimenaren helburua euskarazko produktuak ezagutzera ematea eta berauen erosketa eta kontsumoa bultzatzea dira.
Deskontu-balea merkatuan dauden euskarazko produktuen katalogoarekin batera banatu zaie familiei.