Azken egun hauetako euriteek lur-jausi ugari eragin dute udalerriko hainbat tokitan.
Botatako ur kopuru handiak eta herriko orografia malkartsuak ezponda asko behera etortzea eragin dute, lurrak hartu duen pisuari eutsi ezinda.
Udal brigadako edo lan-taldeko langileak zein Debemeneko beharginak buru belarri ibili dira egunotan lurra errepideetatik kentzeko ahaleginean.
Besteak beste, ondorengo tokietan gertatu dira lur-jausiak: Erlaegi baserrirako bidean, saihesbideko jeitsieran, Olea auzoan eta argazkian ageri den Argate baserrirako bidean, besteak beste.