Futbol eskolen arteko txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko abe. 28a, 11:28

Soraluze Futbol Taldeak, hainbat gurasorekin elkarlanean, Oinarrizko Futbol Eskolen arteko Txapelketaren bigarren edizioa antolatu du larunbat honetarako.

Soraluze Futbol Taldeko Futbol Eskolak, herriko guraso talde batekin batera, Oinarrizko Futbol Eskolei zuzendutako txapelketa antolatu du aurten ere, iaz antolatu zuen lehendabiziko edizioak izan zuen arrakastaren ondoren.

Txapelketan herri ezberdinetako Futbol Eskolek hartuko dute parte ondorengo egitarauarekin:

- 9:30-13:35, sailkapen partidak, futbol zelaian.

- 13:35-14:45, bazkaria, kiroldegian.

- 14:45-18:35, fase finalak, futbol zelaian.

- 19:00, sari banaketa, kiroldegian.

Egunean zehar bi autobus arituko dira jokalariak futbol zelaitik Ezozibideko biribilgunera garraiatzen.

Soraluzeko Udaleko Kirolen Batzordeak 600€-ko diru-laguntza eman du txapelketa antolatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.