Osoko bilkurako erabakiak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko abe. 20a, 13:52

Batzarkideek aho batez onartu zituzten gai zerrendako puntu guztiak, 2018rako aurrekontua izan ezik, atzo arratsaldean egindako osoko bilkuran.

  1.- 2017ko urriaren 10eko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

       Aho batez onartu da.

  2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

       Ez da bozkatzen.

  3.- 2018.urterako aurrekontua.

       Onartu egin da. Aldeko 6 bozka (EAJ/PNV 4, PSE-EE 2), aurkako 5 bozka (EH Bildu).

  4.- 2018. urterako aurrekontuaren exekuzio-araua.

       Aho batez onartu da.

  5.- 2018.urterako plantilla organikoa.

       Aho batez onartu da.

  6.- 2018.urterako lanpostuen zerrenda.

       Aho batez onartu da.

  7.- Kontratazio espedienteetan eta diru-laguntzen espedienteetan txertatzeko berdintasun klausulak onartzea.

       Aho batez onartu da.

  8.- Udal Kiroldegiko zerbitzuak emateko esleipena.

       Aho batez onartu da.

  9.- Udalari egindako lagapena, Rekalde 10.zk.ko eraikinarena.

       Aho batez onartu da.

10.- “Idoi- Azkabeitiaburua” izeneko landa-lursaila erostea udalerri honetako Legarda baserriaren jabeei.

       Aho batez onartu da.

11.- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen dituen enplegua eta tokiko garapena sustatzeko proiektuak gauzatzeko, Elgoibarko, Eibarko, Eoraluzeko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko Udalen artean burutzen den kudeaketa, Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena. Eskualdeko Enplegu Plana.

      Aho batez onartu da.

12.-Eskari eta Galderak