Udalbatzaren osoko bilkura

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko abe. 18a, 08:43

Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek hamabi puntu izango dituzte aztergai bihar, asteartea, arratsaldeko zazpietan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.

2017ko urriaren 10ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

  • 2018.urterako aurrekontua.

  • 2018. urterako aurrekontuaren exekuzio-araua.

  • 2018.urterako plantilla organikoa.

  • 2018.urterako lanpostuen zerrenda.

  • Kontratazio espedienteetan eta diru-laguntzen espedienteetan txertatzeko berdintasun klausulak onartzea.

  • Udal Kiroldegiko zerbitzuak emateko esleipena.

  • Udalari egindako lagapena, Rekalde 10.zk.ko eraikinarena.

  • “Idoi- Azkabeitiaburua” izeneko landa-lursaila erostea udalerri honetako Legarda baserriaren jabeei.

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen dituen enplegua eta tokiko garapena sustatzeko proiektuak gauzatzeko, Elgoibarko, Eibarko, Eoraluzeko, Mendaroko, Debako eta Mutrikuko Udalen artean burutzen den kudeaketa, Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena. Eskualdeko Enplegu Plana.

  1. Eskari eta galderak.