Hondakinak biltzeko erabiltzen diren edukiontzien aldaketa dela eta, hitzaldia antolatu du Debabarreneko Mankomunitateak, Udalarekin elkarlanean. Bilera, abenduaren 12an izango da, asteartea, Herri Antzokian, arratsaldeko 6:30ean.
Hondakinen birziklapenaren alorrean helburu europarra lortzeko asmoz edukiontzi grisaren erabilera zabalduko du Soraluzen Debabarreneko Mankomunitateak. Birziklatze-tasa hobetze aldera eta mankomunitateak martxan jarri duen estrategiari jarraituz, edukiontzi berdeei agur esango diegu abenduan zehar; hauen ordez, hondakin ez-birziklagarriak jasoko dituen txipdun edukiontzi grisak erabiltzen hasiko gara.
Zerbitzu berria ezagutzera emateko antolatu den informazio-kanpainaren barruan, abenduaren 12an, asteartea, hitzaldia antolatu dute Mankomunitateak eta Soraluzeko Udalak, arratsaldeko 6:30ean, Herri Antzokia.
Bertan jorratuko diren gaiak ondorengoak dira:
-
Europar legediaren eskakizunak.
-
Debabarreneko Mankomunitatean hondakin bilketak azken urteetan izan duen garapena azken urteetan.
-
Inguruko errealitatea hondakinen kudeaketaren inguruan.
-
Hondakin bilketa sistema berriaren ezaugarriak eta lortu nahi diren helburuak.
-
Modu egokian birziklatzeko aholkuak.