Udaleko Osasun, Ongizate eta Inmigrazioaren Batzordeak "Luzatze-ariketen tailerra" izeneko ekimena jarri zuen abian, Itxaropena Jubilatuen Elkartearekin eta Ikasten Elkartearekin batera, joan den urriaren 26an.
Ekimena herriko adineko pertsonei zuzenduta dago eta luzatze-ariketen bitartez pertsonen ongizatea hobetzea dauka helburu moduan, sedentarismoari aurre egitea, bakardadea eta pasibotasuna gainditzea eta harreman berriak egiten laguntzea.
Tailerraren lehendabiziko saioak jubilatuen elkartean burutu baziren ere, izan duen arrakastak txiki laga du elkarteko jarduera-gela eta, ondorioz, tailerra kiroldegira aldatzea erabaki da.
Ondorioz, duela egun batzuetatik hona Arane kiroldegian eskaintzen ari dira adineko pertsonei zuzendutako luzatze-ariketen tailerra, ondorengo bi ordutegi hauetan:
- Astelehen, asteazken eta ostegunetan, goizeko 9etan.
- Astearte, asteazken eta ostegunetan, arratsaldeko 5etan.
Antolatzaileek adierazi dute interesdunek izena eman dezaketela oraindik.