Azken urteetako ohiturari jarraipena emanez, bigarren eskuko produktuen azoka antolatu du aurten ere Udaleko Ingurumen Batzordeak abenduaren 16an, larunbata, Plaza Zaharrean, goizeko 10etatik 2etara.
Bigarren eskuko edozein gauza saltzeko edo trukatzeko aukera izango da azokan, eta edozein herritar edo eragilek parte hartu ahal izango du, aurrez antolatzaileekin harremanetan jarrita.
Azokan izena emateko ingurumena.soraluzekoudala@gmail.com helbidera idatzi edo 943753043 telefono zenbakira deitu behar da, ondorengo informazioa emanez:
- Parte hartzailearen izen-abizenak.
- Beharko dituen mahai kopurua.
- Postuan jarriko diren materialen deskribapen txiki bat.