"Koadernoa zuri" antzezlana gaur antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko aza. 18a, 09:09

Hika antzerki konpainiak "Koadernoa zuri" antzezlana taularatuko du gaur, ostirala, iluntzeko 10:15ean, Soraluzeko Herri Antzokian, "Antzerki Garaia" zikloaren barruan.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen "Antzerki garaia" zikloaren barruan, Hika antzerki-konpainiak "Koadernoa zuri" antzezlana taularatuko du gaur, ostirala, azaroak 17, iluntzeko 10:15ean, Herri Antzokian.

Egilea: Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurraga.

Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga.

Antzezleak: Itziar Ituño, Miren Gojenola eta Agurtzane Intxaurraga.

Sinopsia: Begoña eta Arrate ahizpak dira. Ama hil berri dute eta hogeita bost urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean. Begoña Afrikan bizi izan da urte askoz. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizitza hankartetik zihoakiola konturatu zenean. Arrate, aldiz, etxean geratu zen amaren itzalean. Lanbidez, familia medikua da eta itxura batean, zoriontsu bizi da. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu. Bi ahizpak aurrez aurre elkartzean elkarri kontuak eskatzen hasiko dira. Ezer gutxi dakite amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez. Nahikoa lan izan du bakoitzak bere bizitza eraikitzen. Nahikoa lan bizitzen. 

Sarrera: 5 euro.