Larunbat honetan, azaroaren 11n, Soraluzeko Udalak eta DEBEMEN elkarteak antolatuta XXII.GAZTAÑERRE AZOKA ospatuko da Soraluzen.
Urtero egin ohi den bezala Erregetxen baserrietako abereak eta produktuak egongo dira erakusgai eta salgai goizeko 9etatik eguerdiko 2ak arte.
Guztira 10 postu jarriko dira Soraluzeko baserrietan ekoizten diren produktuekin, hain zuzen ere barazkiak, frutak, eztia, gazta, ogia, perretxikoak ....) eta baserriak honakoak izango dira Lezarri, Arizaga, Obe, Goenetxetxo, David Elizburu, Untzeta Erdikoa, Azalia, Egotza, Arteaga eta Osuma Gain.
Bestalde Soraluzeko artisauek material desberdinak erabiliz (zumitza, bustina, larrua, egurra, oihala...) egiten duten artesanía ere ikusi eta erosi ahal izango da. Besteak beste Aitor Amor, Edurne Garate, Arrate Lizarralde, Oitturri Elkartea, Amaia Amor, Maite López, Nuria Muro, Kristina Albisua, Sara Peñalva, Saadia Nasir, Antxon Fresnedo, Lorea de Castro, Idoia Katxo.
Aurten Juan Kruz Arizagak aintzinako aroztegiko tresnen erakusketa bat ere egingo du.
Horrez gain PilPilekoek taloen postua ezarriko dute. Kontrargi taldekoek ere tartetxo bat izango dute.
Erregetxe plazan ere Soraluzeko baserrietan hazitako ganadu desberdinak ikusi ahal izango dira (Pirenaikak, Limusinak, Suizak, Hereford, Aberdeen Angus, Salers, Asturiarrak…), pottokak, astoak, idiak, hegaztiak (ahateak, oiloak, antzarrak, fasinak, galeperrak…) txerriak, untxiak...) eta honako baserrietatik datoz: Osuma-Gain, Obe, Arizaga, Arritxa, Iribe, Barrenetxe, Iriarte Gain, Barrenetxe, Iraola Etxeberri, Untzeta Erdikoa, Ezenarro anaiak, Leire Elizburu.
Eguerdiko 12.30etan bertsolariak eta dantza saioa izango da Erregetxen.
Jarraian Soraluzeko baserrietan bizi diren aiton-amona nagusienei opariak banatuko zaizkie. Aurtengo omenduak honakoak dira:
· Begoña Ariznabarreta Aizpiri. Argateburu Baserria .
· Martina Eguren Atxa. Illordo Baserria.
Ondoren, azokan parte hartu duten baserritarren hiru postu onenei sariak emango zaizkie.
Azokaren ondoren bazkaltzeko hainbat aukera izango dira, bai Batzokian, bai karpako herri babajanean.
Eguneko egitaraua AGENDA sailean kontsulta daiteke.