Joan den urriaren 20an amaitu zen Udaleko Ongizate Sailak eman dituen laguntza-bonoen gastuak justifikatzeko epea.
Jakina den moduan, aipatutako bonoak herriko dendetan erabili behar ziren eta 50 eta 100 euroko balioa zuten; 50 eurokoa gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familien kasuan eta 100 eurokoa pentsionista, langile eta langabetuen kasuan.
Gizarte Ongizate Saileko arduradunek balorazio positiboa egin duten aurtengo laguntza-kanpainaz, nahiz eta hurrengo deialdietarako hobetu beharreko konturik ere antzeman den.
Aurtengo deialdiaren emaitzak honakoak izan dira:
Eskaera kopurua: 130 familia.
Onartutako eskaera kopurua: 123 familia.
Banatutako bonoak:
- 50 euroko bonoak: 54. Gizarte-laguntzen jasotzaileak.
- 100 euroko bonoak: 69. Pentsionistak 36, langileak 23, langabeak 4, laguntzarik ez dutenak 6.
Banatutako diru-kopurua: 9.600 euro.
Bonoak jaso ahal izateko bi baldintza bete behar ziren:
- Soraluzen erroldatuta urte bete baino gehiago eramatea.
- Azpiko taulakoak baino diru-sarrera txikiagoak izatea.
Familia unitateko kideak |
Dirusarrera gordinak/ Urtean |
Dirusarrera gordinak / hilean |
1 |
11.143 |
929 |
2 |
16.350 |
1.363 |
3 |
20.567 |
1.714 |
4 |
23.201 |
1.933 |
5 |
26.232 |
2.186 |
6 |
29.717 |
2.476 |
7 |
33.724 |
2.810 |
8 |
38.333 |
3.194 |
+1 |
+6.500 |
+542 |