Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak kanpaina berria abiatu du "Abizenak euskal grafiaz" lelopean.
Kanpaina hau euskal jatorriko abizenak izanik abizenok gazteleraz idazten dituzten herritarrei zuzenduta dago, eta euskal grafiara alda ditzaten animatzea dauka helburu moduan.
Abizenen euskalduntzea oso modu errezean egin daiteke, herriko bake epaitegian bertan.
Horretarako, nahikoa da erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta abizena euskal grafiaz jarri nahi dela adieraztea, ondorengo agiriak aurkeztuz:
- Nortasun agiriaren fotokopia eta originala.
- Hitzez-hitzeko jaiotza-agiria (Bake epaitegian bertan eskatzen da).
- Udaleko errolda-agiria.
- Familia liburua (Aldaketa seme-alabentzat eskatzen bada).
- Seme-alaben NANa eta Errolda agiria (14-18 urte artekoak badira).
Oharrak:
- Aukera dago aldaketa adin txikiko seme-alabentzat bakarrik eskatzeko, gurasoena aldatu gabe.
- Gurasoak aldaketa eginez gero, berau automatikoki egingo zaie adin txikiko seme-alabei.
- Adin nagusiko seme-alabek berek egin behar dute eskaera.