"¡El Lesbicomic!" liburuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko urr. 31a, 07:59
Udaleko Parekidetasun Batzordeak "L.S.B, Ana. !El lesbicomic" liburuaren aurkezpen saioa antolatu du ostegun honetarako, Teresa Castro Gutiérrez komikigile eta autorea bertan dela.

Ostegun honetan, azaroak 2, arratsaldeko 7etan, Teresa Castro Gutierrez komikigileak “L.S.B, Ana ¡EL LESBICÓMIC!" liburu berria aurkeztuko du Herri Antzokian, Udaleko Parekidetasun Batzordeak antolatutako saioan.

Aipatutako liburua Gehitu Magazine aldizkarian idazleak berak argitaratu izan dituen L.S.B, Ana pertsonaiaren komikien bilduma da eta Gehituk ikastetxe eta besteko erakundeetan ematen dituen sexu eta genero aniztasunari buruzko ikastaroetan erabiltzeko sortu da.

Komikiak sexu-trasmisiozko gaixotasunei nola aurre egin, bisexualitatea, transexualitatea, LGTBI kirola, armairua uztea... moduko gaiak lantzen ditu, emakumea eta lesbiana den L.S.B, Ana izeneko pertsonaiaren ikuspuntutik landu ere.