Rap Feminista Ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko urr. 30a, 08:33

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. mailako ikasleak Rap Feminista Ikastaroa ari dira jasotzen, feminismoa eta sormena sustatzea helburu moduan duen egitasmoaren bidez

Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordeak eta Hezkuntza Batzordeak Rap Feminista Ikastaroa antolatu dute, Soraluze BHI ikastetxearekin elkarlanean.

Ikastaroa DBHko 3. mailako ikasleei dago zuzendua eta autoezagutza eta ahalduntze feminista bultzatzea eta ikuspegi feminista piztea ditu helburu moduan, baita sormena lantzea ere, Rap-a erabiliz horretarako tresnatzat.

Ikastaroari urriaren 23an eman zitzaion hasiera eta azaroaren 22an amaituko da.

Eskola orduetan burutzen da, ordu beteko iraupena daukaten 4 saiotan eta Elena Caballero (La Basu) bilbotar rap abeslariak dihardu irakasle lanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.