Adinekoentzako luzatze-ariketen tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko urr. 27a, 09:59

Adineko pertsonei zuzendutako luzatze-ariketen tailerra antolatu du Udaleko Osasun eta Ongizate Batzordeak; azaroaren 2an egingo da hurrengo saioa.

Udaleko Osasun, Ongizate eta Inmigrazioaren Batzordeak "Luzatze-ariketen tailerra" izeneko ekimena jarri du abian, Itxaropena Jubilatuen Elkartearekin eta Ikasten Elkartearekin batera.

Ekimena herriko adineko pertsonei zuzenduta dago eta luzatze-ariketen bitartez pertsonen ongizatea hobetzea dauka helburu moduan.

Tailerrari atzo eman zitzaion hasiera, arratsaldeko 6:30ean jubilatuen elkartean egin zen hitzaldiaren bitartez. Atzoko saioa, tailerreko lehendabizikoa, saio teorikoa izan zen eta, bertan, 30 pertsonak baino gehiagok hartu zuen parte.

Hurrengo saioak praktikoak izango dira eta astean behin burutuko dira, egun eta ordu berean, ostegunetan arratsaldeko 6:30ean, jubilatuen elkartean.

Lehendabiziko saio praktikoak irakasle batek gidatuko baditu ere, helburua taldeak modu autonomoan funtzionatzen bukatzea da.

Hauek dira luzatze-ariketen bitartez lortu nahi diren helburuak:

- Parte hartzen duten pertsonen egoera fisikoa hobetzea.

- Sedentarismoari aurre egitea.

- Bakardadea eta pasibotasuna gainditzea.

- Harreman berriak egitea.

- Zahartzaro aktiboarekin lotutako beste ekintza batzuk antolatzeko lehen urratsa ematea.