Abian da Beldur Barik lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko urr. 23a, 08:38

"Beldur barik" lehiaketa antolatu du Udaleko Parekidetasun Batzordeak, indarkeria sexista prebenitzeko helburua duen gazteei zuzendutako izen bereko programaren barruan.

Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordeak "Beldur barik 2017" lehiaketa antolatu du, Emakunderekin elkarlanean.

Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa.

Parte hartzaileak:

Lehiaketara 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahalko dira, baina Soraluzeko sarietarako Soraluzen erroldatutakoak baino ez dira kontuan hartuko.

Nola parte hartu:

Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek beren lana "Youtube" edo "Vimeo" plataformetara igo ondoren,  www.beldurbarik.org webgunean dagoen formularioa osorik bete beharko dute, bertan lanaren lotura zehaztuz. Formularioa bete eta bidali ondoren, erantzun automatikoa jasoko dute. Lehiaketaren idazkaritza teknikoak lanak eskatutako baldintzak betetzen dituela baieztatu ondoren, parte-hartzaileek onarpen mezua jasoko dute eta lana webgunean zintzilikatuko da.

Sariak:

Soraluzeko herritarrek aurkeztutako lanek lehiaketa orokorrean zein herri mailakoan hartuko dute parte, ondorengo sariekin:

Lehiaketa orokorreko sariak:

1. kategoriako saria: 500 €

1. kategoriako aipamen berezia: 300 €

2. kategoriako saria: 500 €

2. kategoriako aipamen berezia: 300 €

Saria ikus-entzunezko ekoizpen onenari*: 300 €

Herriaren saria*: 300€

Soraluzeko lehiaketako sariak:

1. kategoriako saria (12-17 urte): 150€

2. Kategoriako saria (18-26 urte): 150€

Epea:

Lanak aurkezteko epea azaroaren 13an amaituko da.

Sari banaketa:

Soraluzeko lehiaketari dagokion sari-banaketa azaroaren 23an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Antzokian.

Lehiaketa orokorrari dagokion sari-banaketa abenduaren 2an izango da, Eibarren.

Informazioa:

Informazio gehiago eskuratzeko: Beldur Barik Soraluze. Telefonoa: 943 753043. Posta elektronikoa:

Oinarriak:

Lehiaketaren oinarriak www.beldurbarik.org orrialdean eskuratu daitezke.