Go!azen telesailaren aurrestreinaldia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko urr. 20a, 09:46

ETBko "Go!azen" telesailaren denboraldi berriko lehen atala ikusi ahal izango da urriaren 22an eta 24an Herri Antzokian; sarrerak kiroldegiko harrera-gunean eros daitezke agortu arte.

Azaroaren 3an hasiko dira "Go!azen" telesailaren emanaldiak ETB1en.

Iaz bezala, ostiraletan izango da ikusgai, 21:00etan hasita.

Aurrez, urrian, hainbat herritako zinema-aretoetara iritsiko da telesaila, Soraluze tartean, eta lehen atala ikusi ahal izango da bertan.

Soraluzen urriaren 22an, igandea, eta 24an, asteartea, proiektatutako da aipatutako lehendabiziko atala, hiru emanalditan.

  • Urriak 22, igandea, arratsaldeko 5etan.
  • Urriak 22, igandea, arratsaldeko 7etan.
  • Urriak 24, asteartea, arratsaldeko 7etan.

Sarrerak kiroldegiko harrera-gunean eskuratu ahal izango dira, agortu arte, 1 euroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.