Udazkeneko antzerki programazioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko urr. 18a, 08:13

Jokin Oregi soraluzetarrak zuzendutako "Ez dok hiru! Euskal Musikaren benetako (h)istorioa" antzezlanak emango dio hasiera ostiral honetan "Antzerki garaia" zikloari; Udalak 2 sarrera bikoitz zozketatzen ditu.

"Ez dok hiru! Euskal musikaren benetako (h)istorioa" antzezlanak zabalduko du ostiral honetan, gaueko 10:15ean, Herri Antzokian, aurtengo antzerki zikloa.

"Ez dok hiru!" antzezlana Tartean antzerki konpainiaren proposamen teatral berria da, publiko helduari zuzendutako euskarazko komedia.

Antzezlanak Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzen du.

Oraingo honetan, Patxo Telleria eta Mikel Martinezek osatutako bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.

Izenburua: "Ez dok hiru! Euskal musikaren benetako (h)istorioa".

Egilea: Patxo Telleria.

Zuzendaria: Jokin Oregi.

Aktoreak: Patxo Telleria eta Mikel Martinez.

Musikariak: Adrian Garcia de los Ojos, Maria Arriaga, Ivan Allue.

Guztira 4 dira aurtengo "Antzerki garaia" zikloa osatzen duten antzezlanak, bi euskaraz eta bi gazteleraz, punta-puntako euskal konpainien eskutik laurak ere. Antzezlan guztietarako sarreren prezioa 5 eurokoa da.

  • Urriak 20, ostirala, 22:15. "Ez dok hiru! Euskal musikaren (h)istorioa" (Euskaraz)
  • Azaroak 4, larunbata, 20:00. "Cuerda" (Gazteleraz).
  • Azaroak 17, ostirala, 22:15. "Koadernoa zuri" (Euskaraz).
  • Abenduak 2, larunbata, 20:00. "Enredo familiar" (Gazteleraz).

Soraluzeko Udalak 2 sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Zozketan parte hartzeko epea osteguneko 24:00etan amaituko da. Irabazleei telefonoz jakinaraziko zaie.

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO SAKATU HEMEN.