Osoko bilkurako erabakiak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko urr. 11a, 14:10

Batzarkide guztien adostasunarekin onartu zituen udalbatzarrak gaizerrendako punturik gehienak atzo arratsaldean egin zuen ohiko osoko bilkuran.

1.-  Aurreko aktaren onarpena.

Aho batez onartu da.

2.-  Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

Ez da bozkapean jartzen.

3.-  2018rako Ordenantza Fiskalak.

Puntua onartu egin da. 6 bozka alde (EAJ eta PSE-EE), 5 abstentzio (EH Bildu).

OHZ/IBIaren errekargua kentzea.

Puntua ez da onartu. 4 bozka alde (EAJ), 7 bozka aurka (EH Bildu, PSE-EE)

4.-  Udal langileen 2017rako lan-sarien igoera.

Aho batez onartu da.

5.-  Taxien 2018rako tarifen proposamena.

Aho batez onartu da.

6.- Udal kiroldegiko zerbitzuen kudeaketa kontratatzeko lizitazioa.

Aho batez onartu da.

7.-  Soraluzeko Udalaren eta Aldundiko Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioaren Departamentuaren arteko lankidetza hitzarmena, erakundeen harremanetarako datuak elkarri uzteko.

Aho batez onartu da.

8.-  Soraluzeko Udalaren eta Debabarreneko Mankomunitatearen arteko lankidetza hitzarmena, datuak elkarri uzteko.

Aho batez onartu da.

9.-  Atxuri kalea, 21. zkiko. eraikinaren Udalaren aldeko lagapena onartzea.

Aho batez onartu da.

10.-Kontratazio eta diru-laguntza espedienteetan jaso beharreko berdintasun klausulak onartzea.

 Ez da bozkatu. Mahai gainean geratu da.

11.-EH BILDU eta EAJ/PNV talde politikoek aurkeztutako Catalunyako egoerari buruzko MOZIOA.

Puntua onartu egin da. 10 bozka alde (EH Bildu eta EAJ), 2 bozka aurka (PSE-EE).

12.- Eskari eta galderak.