Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoari dagokion aurtengo 2. zikloa ostegun honetan hasiko da, David Mackenzie zuzendari estatubatuarraren "Comancheria" filmarekin.
Pelikulak hamabostean behin eskaintzen dira, iluntzeko 9etan, antzokian, 1 euroan.
Guztira 6 filmek osatuko dute aurtengo bigarren zikloa:
- Urriak 5: "Comancheria". David Mackenzie, (EEUU 2016).
- Urriak 19: "Señor dame paciencia". Alvaro Díaz, (Espainia 2017).
- Azaroak 2: "Operación concha". Antonio Cuadri, (Espainia 2017).
- Azaroak 16: "Figuras ocultas". Theodore Melfi, (EEUU 2016).
- Azaroak 30: "Abracadabra". Pablo Berger, (Espainia, 2017).
- Abenduak 14: "Handia". Jon Garaño, Aitor Agirre, (Euskal Herria, 2017).