Sestaoko erailketaren gaitzespena

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko ira. 29a, 08:06

Soraluzeko Udalak gogor salatu eta gaitzetsi du indarkeria matxistaren ondorioz atzo Sestaon gertatutako 32 urteko emakume baten hilketa; eta elkartasuna adierazi die senitarteko eta lagunei.

Soraluzeko Udalak gogor salatu eta gaitzetsi du indarkeria matxistaren ondorioz atzo, osteguna, Sestaon gizonezko bate 32 urteko emakume bat hil izana.

Udalak gogoratu eragin nahi du hilketa hauek emakumeen aurkako indarkeriak sortzen duen arazoaren zati bat besterik ez direla, eta oinarrian gizon eta emakumeen arteko berdintasunik eza dagoela.

Emakumeen aurka ematen diren indarkeria era desberdinek (Psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa eta sexuala…) beraien osotasun eta duintasun fisiko eta moralaren aurkako eraso zuzena suposatzen dute. Hau da, Oinarrizko eskubideen aurkako bortxa larri eta onartezina.

Gertaera honek erakundeak eta gizarteak gure udalerrietan benetako berdintasuna erdiesteko daukagun erantzukizunaren aurrean jartzen gaitu. Honi dagokionean, sentsibilizazio eta prebentzio lana egiten jarraitu behar dugu, gure herriko gazteen artean bereziki, beraiek baitira etorkizuneko herritarrak.

Soraluzeko Udalak elkartasuna adierazi nahi die hildako emakumearen senitarteko eta lagunei.