Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez herrian sortu den Euskarazko Irakurleen Klubak urriaren 2an egingo du ikasturte berriko lehendabiziko saioa, Arantxa Iturbe idazlearen "Koadernoa zuri" liburuaren gainean jarduteko.
Klubak 7 lagunekin eman dio hasiea ikasturteari eta, aurreko ikasturtean moduan, bi hilabetean behin elkartuko da, astelehenetan, arratsaldeko 7etan, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko. Tarteka, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatuko dute saioetara.
Apurka-apurka kluba handitzea da antolatzaileen asmoa eta jakinarazi dute oraindik ere badagoela taldera biltzeko aukera, Udaleko Hizkuntza Politikaren Departamentuarekin harremanetan jarriz (euskara@soraluze.eus).
Jakina den moduan, Jasone Osoro idazle elgoibartarra izango da klubaren saioak dinamizatuko eta irakurri beharreko liburuak proposatuko dituena.
Hauek dira klubeko kideek hemendik eta urte amaierara arte egingo dituzten saioen egunak:
- Urriak 2.
- Azaroak 6.
- Abenduak 11.