Gaztañerre azoka prestatzeko batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko ira. 25a, 12:07

Soraluzeko Udalak herritarrentzako bilera irekia antolatu du ostegun honetan, arratsaldeko 7etan, azaroaren 11n egingo den uteroko azoka berezia prestatzen hasteko.

Aurreko urteetan moduan, Gaztañerre azoka antolatzeko bilera irekia antolatu du Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren batzordeak.

Laster dugu 2017ko XXII. Gaztañerre Azoka, azaroaren 11n, hain zuzen ere, eta denboraz guztia prestatzeko asmoz, hurrengo ostegunean, hilaren 28an, arratsaldeko 7:00etan, herritar guztiei zabaldutako bilera izango da udaletxeko saio aretoan.

Parte hartzea nahi baduzu, etorri!