Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Gabolats kalearen urbanizazio exekutatzeko lanen kontratuari dagozkion baldintza plegu administratibo zein teknikoak onartu zituen irailaren 4an egindako bileran.
Lan hauen helburua oinezkoek eta ibilgailuek partekatuko duten plataforma bakarreko bidea eraikitzea da, oinezkoei lehentasuna emanez; bai eta aparkaleku-gunea berrantolatzea eta irisgarritasun alorreko araudia betetzea.
Horretarako, espaloia eta bidea eraitsi egingo dira, ondoren kale berria maila berean eraikitzeko. Bide batez, bide-zorua altxatu egingo dela aprobetxatuz, ur-horniketa sarea hobetzeko lanak ere egingo dira.
Lizitazioaren gehinezko aurrekontua 141.534,50 euro gehi une bakoitzeko BEZa izango da (%21, 29.722,24), orotara 171.256,75 euro.
Jarduera honek honako finantzazioa dauka:
- Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak Soraluzeko udalari emandako diru laguntza, 14.768,73 euro.
- Gipuzkoako Urak-ek finantzatutako 63.153,06 euroko kopurua.
Kontratazio prozedurarekin lotutako dokumentuak HEMEN kontsulta daitezke.