Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko uztailaren 17an, Obra eta Zerbitzuetako Brigadarako peoi-lurperatzailea kontratatzeko deialdia arautuko zuten oinarriak onartu zituen.
Oinarriak gaur, irailak 14, argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizilean.
Deialdia honen xedea da Obra eta Zerbitzuen Brigadarako, aldi baterako eta txandakako kontratuarekin, peoi-lurperatzailea kontratatzea, lehiaketa oposizio bidez.
Kontratuaren iraupen, estimatua, lau urtekoa da.
Lanpostua sailkapeneko E taldekoa da, eta 8,5 mailari dagokion soldata-maila du. Halaber, 2. Hizkuntz eskakizuna dagokio, derrigorrezkoa.
Lan-kontratua lan-jardun partzialekoa izango da, udalak kontrakorik erabakitzen ez badu, eta %75eko dedikazioa izango du.
Eskabideak Udaleko Erregistroaren Bulegoan egin behar dira.
Eskabideak deialdiaren iragarkia GAOn argitaratzen den egunaren biharamonetik zenbatzen hasi eta hurrengo 20 egun naturaleko epean egin behar dira.
Oinarriak IKUSI.