Soraluzeko Udalak bi peoi kontratatuko ditu, LANBIDEk emandako dirulaguntzarekin, “Zoladura eta barandak berritzeko lanak hiri-guneetan” izeneko propiektua burutu ahal izateko.
Kontratazioa hiru hilabetekoa eta lanaldi osoz izango da (%100).
Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.
BERARIAZKO BETEBEHARRAK
Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da).
Baldintza fisiko onak.
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.
ESKAERAK AURKEZTEA
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Lanbidek Elgoibarren duen bulegoan eman dezakete izena irailaren 14tik 26a arte, biak barne.
Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute