Elgoibarren bizi eta Soraluzen udaltzain moduan lan egiten duen Eulogio Mancebo argazkilariaren "Soraluze ene begietan" izenburuko argazki eta akuarela erakusketa dago ikusgai kiroldegiko erakusketa-gelan hilaren 16ra arte.
Eulegio Mancebok urte asko darama argazkiak egiten, nahiz eta hau den orain artean antolatu duen lehendabiziko erakusketa.
Erakusketan, Soraluzeko hainbat argazkirekin batera, autoreak berak azken urteetan egindako beste zenbait argazki eta akuarela ikus daitezke.
Ordutegia: Astegunetan, 19:00-20:30. / Larunbatak, 12:00-13:30.